Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ZIRKULARTASUNAREKIKO KONPROMISOA

ETENGABE ALDATZEN ARI DEN PROIEKTUA

LOOP YOUR WEAR: ETENGABE ALDATZEN ARI DEN PROIEKTU ZIRKULARRA  

Zirkulartasuna prozesuei eta produktuen diseinuari buelta ematean datza. Norabidea iraultzea, ekodiseinuarekin konpromisoa hartzea eta ekoizpenaren eragina minimizatzea dugu helburu. Gainera, kalitate eta iraupen handiko jantziak sortzen ditugu, material bakarra erabiliz. Beraz, balio-bizitzaren amaierara iristean, posible izango da produktuak birziklatzea eta haiekin jantzi berriak egitea. 

 

Horrela otu zaigu LOOP YOUR WEAR proiektua. Jantzi monomaterialen aldeko apustua egin nahi dugu, ekonomia zirkularra sustatuz eta ehungintzaren etorkizunari forma ematen lagunduz. Xedea kalitate handiko jantzi iraunkor, erabilgarri eta teknikoak sortzea da, zati guztiak material bakarrarekin eginez: bai ehuna eta kremailerak, bai etiketak eta beste osagarri batzuk. Izan ere, aurrerapauso ororekin, gure KONPROMISOAREN, pertsonen eta planetaren alde egin nahi dugu. Gauzak egiteko modu horrek urrats bat harago joatera bultzatzen gaitu. 

 

BIRZIKLATUA

Material birziklatuak erabiliz egina, hala nola arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab.

MONOMATERIALA

Erabilitako material guztiak polimero bakarrarekin fabrikatuta daude, jantziak errazago birziklatzeko eta ingurumenean duten eragina murrizteko.  

BIRZIKLAGARRIA

Produktu hau birziklagarria da eta berrerabili egin daiteke ingurune-inpaktua murrizteko.

ZIRKULARRA

Produktu hau zuntz birziklatu, birziklagarri edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dago.

MONOMATERIALTASUNA

ZIRKULUA IXTEKO EMAN BEHAR DEN URRATSA

Berrikuntzak egiten ditugu erraz birzikla daitezkeen jantziak sortzeko.

ZER DIRA LOOP YOUR WEAR JANTZIAK?

 

Hala deritzegu Ternuako jantzi zirkularrei. Kalitate handiko jantzi monomaterial, iraunkor, birziklatu eta birziklagarriak dira, ekonomia zirkularraren printzipioen arabera fabrikatuak.   


Gure materialei buelta emateko, industriaren norabidea iraultzeko eta gauzak egiteko era aldatzeko aurkitu dugun modua da. 

MATERIAL BIRZIKLATUAK

Produktu baten inpaktuaren % 80 baino gehiago hura osatzen duten materialetatik dator.

Nachvak
Series

Beste urrats bat ekonomia zirkularrerantz.

Ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datorren kapsula-bilduma, gure etorkizunaren oinarriak ezartzen dituena. Proiektua planetarekiko konpromisotik eta arretatik abiatuta sortu da, eta geure gain hartu dugun erantzukizuna islatzen du. Bizitzeko, gozatzeko, ikasteko, esploratzeko, bidaiatzeko eta sortzeko eta, aldi berean, planeta zaintzeko aukera emango dizun jantzi bat da.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.