Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

BERRIKUNTZA-PROIEKTUA
WOPEAK

Whatsnext
BERRIKUNTZA-PROIEKTUAK WOPEAK LO-ZAKUA
HELBURUA

Zortzi gailur mailaz maila igotzeko erronkak, mila metrotik mila metrora, berriro jarri ditu elkarlan betean ternua etxeko i+g+b lantaldeko kideak eta gurekin lan egiten duten mendizaleak. gorbeian hasi eta zortzimilako mendi batean amaituko da erronka, urratsak mila metrotik mila metrora emanez. berriz ere, goi mailako prestazioak eskaintzen dituzten erabilera anitzeko arropa teknikoak fabrikatzen dugun esperientzia eta gure mendizaleena uztartuko ditugu, helburu bakar batekin: etorkizunean arropok erabiliko dituzten mendizaleei ahalik eta babes onena eskaintzea gailurrera bidean.

Resultado Resultado

Aurten, Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo; Mikel Zabalzarekin batera, Gasherbrumeko gailurrak, G-I eta G-II mitikoak, bata bestearen atzetik lotzen saiatu dira, bien arteko mendi-lepotik, kanpaleku nagusira jaitsi gabe eta, ohi bezala, estilo alpinoa erabiliz. Erronka hori WOPeak ekinbidearen azken urratsa da, Walk on Project fundazioak sustatua, neuroendekapenezko gaixotasunen aurka eta horren patologien gaineko dibulgazio lanaren alde egiteko.

Bada, Himalaiako gailur horietara iristeko ahaleginean, Ternuak iaz haientzat espresuki egindako bi piezako buzoekin hornitu ditu mendizaleok. Luma hidrofugoekin bete eta goi teknologiako ehunekin artisau-eran egindako buzoez gain, mendizaleok Himalaia aldera eramandako gainontzeko jantzi guztiak ere Ternua etxeak egindakoak dira.

Wopeak lo zakua Wopeak lo zakua
EMAITZA

Mendizaleen beharretara egokitutako lo-zaku alpinoa, transpiragarria, zakuaren barruan sortzen den kondentsazioak ez dezan lumen gaitasun termikoa eragotzi. Produktu berritzaile honek behar zehatz bati erantzuten dio: pisua ahalik eta txikiena izatea, lo-zakuaren dohainak galdu gabe. Hala, 1.000 gramotik igarotzen ez den lo-zakua egin dugu, garaierako buzoarekin batera erabiltzeko bezain zabala, kanpotik Pertex Endurance ehunekin eta barrutik Pertex Quantum GL ehunekin egina, eta Neokdun FP800 luma birziklatu hidrofugoekin egindako betegarriarekin (Nikwax etxearen fluorokarbonorik gabeko teknologia baliatu dugu).

Lo-zaku guztiz teknikoa da, jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena.

Resultado Resultado
< Berrikuntzara itzuli
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.