Gizonentzako jaka txanoduna, isolatzailea, oso beroa, arina eta oso trinkogarria. Aparteko luma birziklatuarekin dago betea (Neokdun), ehun birziklatua dauka barrualdean, eta Pertex® Quantum® 12D ehun haize-babesgarria kanpoaldean. Jantziaren diseinu ergonomikoak eta erabilitako ehunek aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Gainera, barruko forrua erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina dago, eta BLUESIGN® ziurtagiria du. Uraren kontrakoa da, eta PFCrik gabeko DWR tratamendua du.
https://www.ternua.com/es/eu/vilman-hood-down-jkt-m-jaka-1643458-2457.html50345VILMAN HOOD DOWN JKT M JAKAGizonentzako jaka txanoduna, isolatzailea, oso beroa, arina eta oso trinkogarria. Aparteko luma birziklatuarekin dago betea (Neokdun), ehun birziklatua dauka barrualdean, eta Pertex® Quantum® 12D ehun haize-babesgarria kanpoaldean. Jantziaren diseinu ergonomikoak eta erabilitako ehunek aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Gainera, barruko forrua erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina dago, eta BLUESIGN® ziurtagiria du. Uraren kontrakoa da, eta PFCrik gabeko DWR tratamendua du.https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1643458-2457-1-CHAQUETA-VILMAN-HOOD-DOWN-JKT-M.jpg0outofstock00000https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1643458-2457-1-CHAQUETA-VILMAN-HOOD-DOWN-JKT-M.jpg/Chaquetas y Chalecos/Ropa Esquí Alpino /Ropa Esquí Alpino /Chaquetas y Chalecos/Ropa Escalada en hielo /Ropa Escalada en hielo /Chaquetas y Chalecos/Activités/Activités/Trekking/Activités/Senderismo/Activités/Ski Nordique/Activités/Ski Alpin/Activités/Escalade sur Glacier2020-09-08T11:10:19+0000HombreTrekking Serieschaqueta
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
Pertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.
Birziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.
Teknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.