Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

RACE PT M GALTZA

Adrenalite Series
1273880-9937
169.95 €
KoloreaBlack
TailaXL
XL
XXL
3XL
Gizonentzako RACE galtza tekniko berriak ehunen azken teknologiaren eta Ternuaren balioen uztartze perfektua dira. Storm Fleece ehun txarrantxatu eta bielastikoz eginak, errendimendu handikoak dira eta ondo jasaten ditu bai haizea bai ura; horregatik, ezin hobeak dira aire zabaleko edozein jarduera egiteko. Gainera, nabarmentzekoa da jantziak patroi ergonomiko eta doitua duela, eta horrek, aldi berean, oso erosotasun eta mugimendu-askatasun handiak ahalbidetzen dituela. Erosoa, beroa eta transpiragarria. Galtza hauekin, inork eta ezerk ez zaitu geldituko.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

RACE PT M GALTZA

Ura eta haizea ondo jasaten dituzten galtza hauek erosoak eta oso egokiak dira kanpoko jarduerarako.

Jarduerak

Mendiko eskia

5/5

Eski Alpinoa

5/5

Trekking

4/5

Erabilerak

Euri arinaren kontrako babesa

4/5

Hotzaren kontrako babesa

3/5

Haizearen kontrako babesa

4/5

Prestazio teknikoak

Elastikoa

Mugimendu-askatasun handia ematen duen jantzi eroso eta elastikoa.

Uraren kontrakoa

Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

Berehala lehortzen da

Berehala lehortzen delako nabarmentzen den jantzia. Egun beroetarako oso egokia, izerdi egiten dugunerako.

Haize-babesgarria

Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

Transpiragarria

Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

445 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 92%Poliamida 8%Elastanoa
Patron
Slim Fit:Gorputzera egokitzen den jantzia, patroi estukoa. Jantzia lasaiago geratzea nahi izanez gero, neurri handiagoa hartzeko aukera kontuan hartu.

Ehun teknikoak

stormfleece_proSTORMFLEECE PRO teknologiak softshellen eta ehun polarren fusio berritzailea dakar; beraz, edozer urtesasoitarako jaka/galtza bikaina da. Kanpoalde sendoak egurats zabala jasaten du, euri eta elurraren kontrakoa da eta haizea blokeatzen du. Barrualde suabeak, aldiz, ondo transpiratzen du, eta lehor mantenduko zaitu.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.