USAIN TXARREN KONTRA, BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAK
POLYGIENE TEKNOLOGIA
Edozein ariketa fisikoren aurreko erantzun naturala da izerdia. Sortzen duen ingurune hezea, ehunekin nahasita, leku ezin hobea da usain txarra eragiten duten bakterioen ugalketarako. Berrikuntza jasangarriak dira, beste behin ere, Ternuaren erantzuna, gure jantzien erosotasuna eta eraginkortasuna mantentzeari dagokionez.
ZER DA POLYGIENE?
Polygiene bakterioen aurkako tratamendu bat da: usain txarra eragiten duten onddo eta bakterioen hazkuntza prebenitzen du sorburuan bertan. Argazki-film, erradiografia eta abarretatik birziklatutako zilar-gatzaren (zilar kloruroa) kontzentrazio txikiak erabiltzen dira, gai horrek mikrobioen kontrako ezaugarriak ditu eta..
ZER ONURA DITU POLYGIENEK?
Zilar-gatz bidezko Polygiene teknologiak ehunean bertan bakarrik funtzionatzen du. Tratamendua ehunaren ekoizpen-prozesuaren amaierako faseetan aplikatzen da, eta laborategiko emaitzek erakusten dute usainaren kontrolaren maila oso altuak lortzen direla jantziaren bizitza erabilgarrian.