Bostgarren aldiz, Urnietako herriak (Gipuzkoa), urteroko lasterketa prest zuen maiatzerako. Aurtengoan, aldaketa esanguratsu batzuk zituen, aurreko urteekin alderatuz. Hasteko, ibilbidea luzeagoa zen, 21 kilometrotik, 26ra pasatzen zen eta desnibel positiboak ere aldaketa nabarmena izango zuen, 1700 metroko mugarrian ezarri ondoren.
Irteerako gunean, gure Ternua lagun diren Aritz Egea eta Jokin Lizeaga izan ziren protagonista nagusi. Goiza, eguraldi freskoarekin eta euririk gabe esnatu zen, eta irteeran elkartu ziren 500 korrikalari baino gehiagok, kolore polita eman zioten Urnietako plazari. Aurretik zai zituzten, Onddi, Adarra eta Onddoko mendi gainak. Goizeko 09:30etan eman zitzaion hasiera lasterketari, eta hasi bezain pronto, Aritz Egeak aurre hartu zien beste lasterkari guztiei. Jada ez zuten lasterketa amaitu arte gertutik ikusiko. Jokinek bestalde, atzetik aurrerako lasterketa egin zuen, bere egoera kontutan harturik.
Helmugan ez zen inongo miraririk izan, eta Egea izan zen azken garailea, 2;13,38ko denborarekin. Atzetik, Iker Oliveri hondarribiarra sartu zen, 2;19,42rekin. Podiumaren hirugarren postua, Jokin Lizeaga herriko semeak bete zuen, azken kilometroetan estutu ondoren, 2;22,01 denborarekin. Helmugan, argi azaldu zen Egea irabazlea. “Pozik noa lortutako postuarengatik eta denborarengatik, ez ordea, lasterketan izan ditudan sentsazioekin. Lasterketako giroarekin asko gozatu dut. Orain, bi aste egurrean eta Zegamara begira jarri beharko dugu”.
Beste eguneko protagonista, Jokin Lizeaga, gustora agertu zen emaitzarekin, “berriro ere dortsala jartzeko gogo handia nuen nire herrian. Gainera, Zegama-Aizkorrirako ropba txiki bate gin nahi nuen, eta helburu bakarra, berriro ere ez lesionatzea zen. Lasai atera naiz, eta azken kilometroetan erritmoa igotzeko aukera izan dut, postu on bat lortuaz. Beti polita izaten da podiumera igotzea herrikoen aurrean, orain Zegamarako errekuperatzen joa”