Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Aritz Egea, Lantau Peaks-eko tifoiaren aurretik

Bai, irakurri berri dezuten bezala. Tifoi bat ere igaro zen Hong Kongetik (Txina) igandean, mendi lasterketako Munduko Kopako proba jokatu zen leku berean. Korrikalariak larri, eta arriskua ekiditen nahiko lan izan zuten. Munduko Kopako Sky modalitateko azken aurreko probak, emozio gutxi izan zuen bestela. Limone Sul Gardan (Italia) izango da 2015eko azken proba, Munduko Kopari amaiera emango diona.

Urriak 4, igandea. Bertako eguraldi gizonek iragarri bezala, oso eguraldi txarra izango zuten lasterkariek. Antolakuntzakoek, ez dakite zer egin. Lasterketa ez ospatzeko arrisku handia dago. Hala ere, ulertezina den arren, lasterkariek irteerako gunerako bidea hartu zuten. Lasterketak, sekretu gutxi. 21 kilometro eta ia 2000 metroko desnibel positiboa gainditu beharko zituzten helmugara iritsi arte. Tartean, bi mugarri: Sunset Peak (807 metro) eta Lantau Peak (934 metro). Irteeran izan zirenen artean, Aritz Egea Ternua laguna. Ondoan, maila handiko lasterkari pila.

Besteak beste, Tadei Pivk, Manu Merillas, Pere Rullán, Greg Vollet, Marco Di Gasperi, eta azken irabazlea, Remmi Bonnet, suitzako korrikalari gaztea. Azken honek ez zien inongo aukerarik eman besteei. Ezta lehen kilometroak elkarrekin egiteko aukera ere. Ikaragarrizko lasterketa egin zuen suitzarrak. Helmugan, 2:14,07 izan zen bere denbora. Atzetik, Merillas espainiarra eta Pivk italiarra, bigarren posturako lehian sartu ziren. Merillas izan zen azkenean azkarrena (2:24,29).

Lortutako bigarren postuak, sailkapen orokorreko bigarren postuan ipini du. Aritz Egea izan zen beste behin, euskaldunen artean onena. Aurreko astean, Gorbeia Suzien-Ternua lasterketan izandako lesioa eta gero, bere egoera fisikoa zalantzakoa zen. Irteera eman orduko, ordea, errekuperatuta zegoela nabari zen. Oso erregular egon zen lasterketan zehar, eta amaierako bosgarren postuak (2:27,24), sailkapeneko Top-5ean mantentzea ekarri zuen. Hirugarren posturako lehian sartu da Euskal Selekzioko korrikalaria, 16 puntuko aldea besterik ez du eta aurrekoekin.

Oso pozik agertu zen helmugan urretxuarra. “Bidaia luzea izan den arren, oso ondo iritsi gara. Turismo pixka bat egiteko ere probestu dugu, egunero ez baita bat, Hong Kongera etortzen. Lasterketari buruz, zer esan. Haseratik denetik izan dugu, euri asko, haizea, tifoia… eta arrisku asko. Ibilbidean zehar zeuden eskilarak, oso arriskutsu zeuden. Nahiz eta azken jeitsieran postu pare bat galdu, oso gustura nago egindako lanarekin. Ikaragarri disfrutatu dut”. Egearen hurrengo hitzordua, urriaren 16-17ko asteburuan, Italiako Limone Sul Gardan izango. Bertako probak emango dio amaiera, 2015eko Munduko Kopari. Bertan, bosgarren postua mantentzen saiatuko da.

Volver a news
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.