Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Aritz Egea, nagusi bere herriko lasterketan

Larunbatean ospatu zen Urretxu-Zumarragan UZ Trail lasterketaren beste edizio bat. Bertan nagusi, Ternuako lagun den Aritz Egea izan zen. Aurreko astean Zegama-Aizkorrin erakutsi zuen, oso forma onean zela eta bera zen faborito nagusi azken garaipenerako. Irteera puntuan ziren Egeaz gain, Euskal Selekzioko kide den Iban Letamendi, Asier Aguado barakaldoarra edo Juanjo Igartzabal herritarra.

Ibilbideak, 22 kilometro eta 1600 metroko desnibel positiboa zituen, eta besteak beste Irimo (970 metro) eta Izazpi (900 metro) mendiak igo behar zituzten. Lasterketa hasi orduko, Egeak aurrea hartu zuen eta beste guztiak pixkanaka atzean uzten joan zen. Urretxuarrak erritmoa altua jarri zion lasterketari eta erreztasunez irabazi zuen. Helmuga gunean, bera izan zen 2 orduko denboratik jeisten bakarra. Amaieran, garailearen denbora, ordu 1, 57 minutu eta 28 segundutakoa izan zen. Bigarren, Juanjo Igartzabal izan zen, 2 ordu, 2 minutu eta 23 segundurekin, eta hirugarren, Iban Letamendi oñatiarra sartu zen 2 ordu, 3 minutu eta 37 segundurekin.   

Pozik agertu zen lasterketa amaieran, Egea herritarra. “Ondo aurkitu naiz egia esanda, naiz eta neke pixka bat sentitu dudan. Haseratik ihes egin dut eta 15. Kilometrotik aurrera nahiko lasai ibili naiz”. Gaur egungo egoera fisiko onari jarraipena eman nahi dio Euskal Selekzioko kideak, eta hurrengo lasterketa, ekainaren 13an izango du Madeiran (Portugal). Ez da edonolako lasterketa bat izango, Egearen debuta izango da maratoiaz haratagoko distantzian. Ibilbideak, 55 kilometro eta 4000 metroko desnibel positiboa izango ditu. Handik bueltan, Munduko Kopako lasterketei ekingo dio udara amaierarte. Zorte on Aritz !!

Volver a news
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.