Sari honekin Ternuak hirugarren aldiz lortu du kiroletako Oscar izenez ezagutzen den sari garrantzitsu hori. 2016. urtean ISPO AWARD GOLD saria aipatu markaren “Terranova” eta “South River” luma birziklatuko jakek lortu zuten eta 2017an osorik material birziklatuekin egin eta, aldi berean, birziklagarriak diren “Craddle” jakekin lortu zuen markak aipatu saria.
Kasu honetan epaimahaiak haren diseinua, berritasuna, funtzionaltasuna eta iraunkortasuna izan ditu kontuan, eta bere ezaugarri nagusia produktuari aplikatutako berrikuntza iraunkor maila handia da, erabateko teknikotasuna eskaintzen duena, haren eraketan material birziklatuak erabiliz (gehien erabili dena, dagoeneko erabiltzen ez diren Kantauri aldeko arrantza-sareak dira, elastanoaz nahastuta) eta, aldi berean, haren bizi-zikloa amaituta, birziklatu ahal izango dena.
Nabarmendu behar da, mendiko eskian ibiltzeko jantzi hau, Ternuak skimo Altitoy proba antolatzen duten punta-puntako atletekin batera diseinatu duela, La Grande Course izeneko zirkuituaren barnean dauden eliteko lasterketan parte hartzen dutenak. Eskiatzaile horiek, arloan esperientzia handia dutenak, jantzia probatu dute eta xehetasun estrategikoak gaineratu dituzte, jantzi paregabea, hamarrekoa, izan dadin. Ehunei dagokienez, Dryshell Active Flex bidez dago fabrikatua, Ternuak berak garatzen duen teknologia. Teknologia hori % 65ean nylon birziklatua da, erabiltzen ez diren arrantza-sareetatik eskuratua (REDCYCLE produktua) eta % 35ean elastanoa. Ehunak eguzki-izpien aurkako babesa eskaintzen du. Diseinu ergonomiko bikaina eskaintzeaz gain, bizkarraldean laser bidez moztutako zuloak ditu transpiragarritasuna ahalik eta handiena izan dadin. Gainera, bularraldean, barneko bi patrika ditu elur-jausien transmisorea eramateko eta aurrealdean, gerrialdean, irekigune bat, pintza elastikoz. Sorbaldetan eta hankaren barnealdean sendogarriak ditu. Jarduera maila altu baterako produktua da, transpiragarritasun, arintasun eta bero-ahalmenari dagokionez oreka paregabea eskaintzen duena.
Eduardo Uribesalgo Ternua Groupeko Berrikuntza zuzendariak azaltzen duenez: “Sari honek bide onetik goazela berresten du, berrikuntzaren tontorrerantz goazela berezko ibilbidea eginez, gakoa den ardatz batekin, hots, iraunkortasunarena. Ternua osatzen dugun guztiok iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko filosofia bati jarraitzen diogu, eta hori gure lan egiteko moduan ere islatzen da. Guretzat, garrantzitsua da gauzak ondo egitea, baina, batez ere, gauzak ondo egiteaz arduratzen gara. Pertsonak babesten dituzten janzkiak eskaini nahi ditugu, teknikoak, diseinu zaindua dutenak eta xehetasunak oso landuta dituztenak. Eta, aldi berean, planeta babestu nahi dugu, lehengai birziklatuak eta birziklagarriak erabiliz, nahiz ura aldarazteko, PFCrik gabeko tratamenduak erabiliz.”