Aste santuan, Aritz Egeak, Asturias aldean igaro zituen oporrak familiarekin. Atsedenaldi bat hartzeaz gain, Arenas de Cabraleseko herri txikian ospatuko zen lasterketa ikuskatzeko aukera izan zuen bertako lasterkaria den Kiko Lopezekin. Zirkuitua ezagutzeko aukera izan zuen, handik bi astetara, abantaila ikaragarriarekin garaile bezala ikusiko zuen zirkuitua. Egun haietan jada adierazia zuen, “oso ibilbide gogorra iruditu zait”. Apirilak 12ko igandea, egun ederrarekin esnatu zen Cabraleseko herria, bertako lasterketak zituen 27 km.ak eta 5000 metro baino gehiagoko desnibel metatuari aurre egiteko. Irteera puntuan, faborito argia zen Euskal Selekzioko kidea, bertaratu ziren guztientzat. Eta beste behin ez zuen hutsik egin.
Haseratik, oso ausart, gogo askorekin eta atzera begiratu gabe ikusi genuen. Eguneko lehen igoera gogorrean (1000 metrotako desnibela zuena), urretxuarrak atzean utzi zituen arerio guztiak. Oso igoera gogorra zen Somasekoa, Aritzek hain gustoko dituen bezalakoak, eta berriro ere bere kalitatea agerian utzi zuen penditza gogorrenetan. Lasterketan zehar, bere abantaila areagotuz joan zen, ia 12 minutu baino gehiago izatera iritxi arte. Azken kilometroetan hala ere, eguneko zatirik gogorrena gelditzen zitzaien, kilometro batean, 700 metro desnibel zituen jeitsiera bortitza. Urretxuarrak, ez zuen arriskurik hartu Calluengako kobazulo aurrean igarotzen zen jeitsieran, eta handik helmugarako gelditzen ziren azken kilometroak, asko estutu gabe egin zituen.
Helmugan, Aritzek, 3 odu, 22 minutu eta 18 segunduko denbora behar izan zuen. Bigarren postuan, Sergio Besoy sartu zen, 8 minutuko atzerapenarekin. Podiumeko hirugarren postua osatuz, Ander Cangas lasterkari euskalduna sartu zen, Aritzengandik 9 minutara. Helmugan pozez zoratzen zen Ternuako frienda. “Izugarrizko lasterketa izan da, inoiz egindako gogorrena. Ikusi besterik ez dago, 27 km. egiteko pasa dudan denbora, horrekin dana esanda dago. Baino askoz politagoa, gogorra baino! Lasterketa honek, Cabrales eta bere tontorretaz maitemintzeko aukera eman dit, baita bertako jende asko ezagutzeko aukera ere. Milesker