Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Ehunmilak 2017, ametsak aurrera darrai

Jada zortzi urte dira, Europako ultratrail lasterketa onentsuenetariko bat, abian jarri zela. Bai, Europako onentsuena esaten dugu, bere datuak ikusi besterik ez bait daude, Ehunmilak, mendi lasterketa bat baino zerbait gehiago dela egiaztatzeko. 1500, 30 eta 5. Hauek ez dira korrikalarien kopurua, ez kilometroena ere, eta ezta anoa guneetakoena ere. Hiru datu hauek, badute jaberik; BOLUNTARIOEK, HERRIEK eta ESKUALDEEK osatzen duten kopurua dira.

Denak erokeri bat zirudien, 2010eko uztailean, Goierriko mendietan 168 kilometroak osatzeko lasterkari batzuk abian jarri zirenean. Uztaileko egun hartan, Euskal Herrian mendi lasterketen historiak izan duen orrialderik politenetako bat idatzi zen. Geroztik, ez du geldialdirik izan.

Inor ez da gogoratzen, Imanol Alesonek eta Nerea Martinezek, lasterketa epiko hura amaitzeko behar izan zituzten 25 eta 29 orduetaz. Oso gutxi gogoratzen dira, Iker Karrerak ultra distantzian debuta egin zuen hartan, eta 38 kilometroren faltan, lasterketa bertan behera utzi behar izan zuela, bigarrenari ordubeteko tartea ateratzen zionean. Lehen edizio hartan jada, Ehunmilakek bazuen, gaur egun 30 herri ezberdinetan banaturik dituen 1500 boluntarioen laguntza, eta baita ere lasterketaren ibilbideak biltzen dituen 5 eskualdeena ere.

Urteak igaro diren arren, denak antzeko jarraitzen du laguntzeko tenorean. Berdin dio irteera puntuan 1200 lasterkari baino gehiago izatea, edo G2H lasterketa, Euskal herriko ultra distantziako txapelketa izatea. Lasterkariek, gogoan izaten dutena, zera da, boluntarioen laguntza, urtero bere baserriaren aurrean ura eskeintzen duen baserritarrara, herri ezberdinetan izaten duten harrera, Txindokiko magalean txalapartariek eskeintzen dizkieten doinuak, edo jarraitzaileen ohiuekin, helmuga zapaldu aurretik Beasaingo azken metrotan jasotzen duten azken bultzada.

Kirol arloan, lasterketaren historiara pasako diren korrikalariek eman dute zeresana. Ehunmilak lasterketaren familia osatzen duten izen batzuk, alegia. Azken urteetan bezala, Javi Dominguezek eman duen erakustaldia izan da aipagarriena. 22 ordu eta 22 minutu igaro ondoren, garaipena,  Alberto Zerain alpinista handia zenari eskeini zion helmugan. Emakumeetan, Silvia Triguerosek, bere hirugarren garaipena erdietsi zuen Beasainen. Horretarako 28 ordu eyta 45 minutu behar izan zituen. G2Hn berriz, Daniel Agirrek eta Aitziber Osinaldek, hizki larriz idatzi zuten euren izena garaileen zerrendan, atzekoei ia 20 minutuko abantaila atera eta gero. Festari amaiera eman zion Maraimurumendi maratoian berriz, Bartosz Gorczyca poloniarra eta  Ester Casajuana kataluniarra izan ziren protagonista nagusiak. Esan bezala, Ehunmilak antolatzaileen beste arrakasta handi bat 2017koa. Argi dago, lasterketak antolatzeko lan honetan, aurkari gutxi dutela.

Gutxiago gelditzen da hurrengo urterako !

 

Volver a news
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.