Ostirala, uztailak 8, arratsaldeko 18:00ak. Beasaingo (Gipuzkoa) erdigunea jendez lepo zegoen, Ehunmilaken jaialdiari hasiera emateko. TERNUAk babesten duen jaialdian, 1100 lasterkari baino gehiago izan ziren, hiru lasterketetan zehar. Bi egunetan zehar, Aralar eta Aizkorriko mendikateetan zehar izan ziren lasterkariak, eta 48 ordu ondoren jakin genituen aurtengo irabazleak. Lehen errekorra, boluntarioek jarri zuten, 1500 orotara.
Ehunmilaken zazpigarren ekitaldia, aurreikusitako orduan hasi zen Beasainen. Irteeran elkartu ziren 330 korrikalariak prest zeuden, probak dituen 168 kilometro eta 11000 metroko desnibel positiboa sahiesteko. Euskal Herriko ultra distantziako lasterkari onenak, eta herrialde ezberdinetatik etorritako korrikalariek, kolore polita ematen zien lasterketa erreginari. Baina beste behin, bi faborito argiek, Javi Dominguezek eta Silvia Triguerosek, ez zuten hutsik egin. Dominguezi, garaipenak ia alde egin bazion ere, lasterketan zehar ez zuen inongo aurkaririk izan. Beste garaipen bat eskuratu zuen gasteiztarrak, helmugan lortutako denborarekin. 22 ordu eta 23 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko, eta errekorra ere eskura izan zuen. Atzetik, bi goierritar sartu ziren hurrenez hurren helmugan, Adur Mendizabal eta Jon Aizpuru. Emakumeetan, Silvia Triguerosek, maisutasun handiz irabazi zuen beste behin. Ondo baino hobeto ezagutzen duen lasterketan, tarte handia atera zien, Severine Duhalde eta Agurtzane Argiarrori.
Ostiralean, 23:00tan eman zitzaion hasiera Goierriko Bi Handiak (88km. eta 6000 metroko desnibel positiboa) lasterketari. Bi protagonista izan zituen lasterketak; Daniel Aguirre eta Leire Martinez. Gizonezkoetan, Aguirre nafarrak, lehenengo metrotik aurrea hartu eta ez zien inongo aukerarik eman, ez Iokin Garairi, ezta Mikel Etxeberriari ere. Errekorra ere jarri zuen, helmugan markatutako (10:09,47) denborarekin. Leire Martinez santurtziarra izan zen azkarrena emakumeetan. Atzetik aurrera eginiko lasterketan, lehenik Elena Calvillo (2. postuan), eta ondoren Aitziber Osinalde (3. postuan) aurreratuz, helmugan garaile izan genuen.
Igandean, eta ezhoiko beroarekin, jokatu zen Marimurumendi maratoia (42 kilometro eta +2300 metro). Azken garaipenerako faborito argia zen, Aritz Egea, gure TERNUA lagunak, erraz menderatu zituen aurkari guztiak. Honek ere, errekorra apurtu zuen. 3:31,30eko denbora behar izan zuen garaipena lortzeko. Atzetik, Iñaki Uribe-Etxebarria eta Aleix Bautista izan zituen. Emakumeetan Andrea Garay eta Ainhoa Lendinezek, batera sartzea erabaki zuten. Biek denbora berdina egin zuten arren, (4:40,30), azken garaipena Garayk eskuratu zuen. Hirugarren postuan, Araitz Irazu izan genuen.
Asteburu bikaina Beasainen izan genuena. Eguraldia lagun, bertan bildutako ikusleek, pozik utzi zituzten antolatzaile eta laguntzaileak. Geroz eta gutxiago gelditzen da 2017rako!Volver a news