Lagunak
Kayakista
Kaixo, Mikel Sarasola da nire izena eta, piraguismoko selekzio nazionaleko kide eta Kayak Slalom Juniorreko Espainiako txapeldun izan ostean, munduan zehar ibili nintzen abenturaz abentura, ibai basatienetan eta mendi handietako magal elurtuetan behera eginez.
Mikel Sarasola (Donostia, 1987) ur-amiletako kayakista da. Gaztetan slalomean aritu zen, eta modalitate horretan lortu zuen Espainiako txapeldun bihurtzea eta selekzio nazionaleko kide izatea hainbat urtez. Ondoren, bere kayaka furgoneta batean sartuta munduan zehar ibiltzea erabaki zuen, erronka estimulatzaileak eta esperientzia berriak aurkitu nahian. Jakin-minak eta bere izaera ameslariak bultzatuta, munduko txoko urru ugaritara heldu da paladak ematen, besteak beste, Groenlandian, Pakistanen, Perun, Patagonian edo Nepalen izan delarik. Beti zailtasun baten, ibai ezezagun eta basati baten bila, haren ur bizi eta nahasietan behera egin eta inguruak esploratzeko. Baina baita inoiz ikusi ez diren muturreko erronkak bizi nahian ere; esaterako, Pirinioetako magal elurtuak kayakean jaistea, 70 km/h abiaduran. Horrelakoetan ulertzen baita abentura hitzaren bene-benetako esanahia.
Kaixo, Mikel Sarasola da nire izena eta, piraguismoko selekzio nazionaleko kide eta Kayak Slalom Juniorreko Espainiako txapeldun izan ostean, munduan zehar ibili nintzen abenturaz abentura, ibai basatienetan eta mendi handietako magal elurtuetan behera eginez.
-
2004Espainiako K1 jubenileko txapelduna
-
2006Espainiako K1 absolutuko 3. txapelketa
-
2014EXPEDICIÓN PATAGONIA ibai berriak esploratzea
-
2014CAMINOS DE AGUA FILMA film onena Peruko Inkasfest jaialdian, eta ohorezko aipamena Bilbao Mendi Film Festivalean
-
2016Misión Groenlandia ibai berriak esploratzea
-
2015 2017MUTURREKO KAYAKEKO MUNDUKO TXAPELKETAKO FINALISTA
-
2017INDO IBAIAREN JAITSIERA (Pakistán) Diotenez, seguru asko munduko ibairik zailena da.