MATERIAL
BIRZIKLATUAK
Gure balioei jarraikiz, modu jasangarrian ekoizten ditugu jantziak eta osagarriak, material birziklatuak erabilita. Material hauek birziklatzen ditugu, besteak beste:


ALFONBRAK
Erabiltzen ez diren alfonbretako nylona eta arrantza-sareetatik ateratakoa nahasten ditugu, eta horrela ehun berri bat sortzen dugu, guztiz birziklatua, gure jantziak egiteko.






ARRANTZA-SAREAK
REDCYCLE proiektuari esker nylonezko ehun birziklatu berri bat sortzen dugu,dagoeneko erabiltzen ez diren eta natura kutsa lezaketen arrantza-sareekin.


PLASTIKOZKO BOTILAK
Erabilitako plastikozko botilak baliatzen ditugu, hala plastikozko hondakinen edukiontzikoak nola zuzenean SEACYCLE proiektuaren bidez itsasoan jasotakoak, poliester birziklatua sortzeko.






LUMA BIRZIKLATUA
2013tik, NEOKDUN luma birziklatua erabiltzen dugu bakarrik, bizi-zikloa amaitu duten produktuetatik ateratakoa (edredoiak, burkoak...).


KAFE-ALEAK
S-Café tratamendu natural eta biodegradagarrian kafe-hondarrak erabiltzen dira jantzien usain txarrak prebenitzen dituen bakterioen aurkako tratamendu bat sortzeko.






ARTILEA
Bizi-zikloa amaitu duten jantzietatik lortutako artile birziklatua erabiltzen dugu. Artile horrek ezaugarri guztiak mantentzen ditu eta, gainera, berotzeko gaitasun handia dauka.


NEKAZARITZAKO HONDAKINAK
Nekazaritzako hainbat hondakin erabiltzen ditugu tindagai naturalak sortzeko. Nutcycle proiektuan euskal sagardotegietako intxaur-oskolak baliatu genituen tindagai sintetikoen ordezko aukera gisa.

