Ternuako gizonentzako LEZPI jaka janzki arina eta transpiragarria da. Iraunkortasunaren aldeko gure bokazioari jarraituz S-Café ehunez egina, ezin hobea da, bai mendiko jardueretan –esaterako, mendi-ibilietan, trekkingean edo alpinismoan– erabiltzeko, bai bidaiatzeko zein aisialdiaz gozatzeko. Kremaileradun hiru poltsiko ditu, eta eskumuturrak eta barrenak, azpildura malguz azpilduta.
Inork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!