ERRESPETU NATURALA LANDUZ
KOTOI ORGANIKOA
Kotoi konbentzionalaren laborantzan pestizida eta intsektizida ugari erabiltzen dira, ingurumen-arazo larriak eragiten dituztenak. Kotoi organikoa, ordea, baliabide naturalen erabilera egoki eta jasangarrirako giltzarria da
KOTOI TADIZIONALAK KUTSATU EGITEN DU.
Kotoi konbentzionalaren laborantza ingurumenarentzako kaltegarrienen artean dago. Munduan kontsumitzen diren pestiziden % 10 eta intsektiziden % 25 baino gehiago kotoiaren laborantzan erabiltzen dira. Zuritu egiten da tindatu aurretik, eta prozesu horretan kloroa, hidrogeno peroxidoa eta dioxina erabiltzen dira, lurpeko urak kutsatzen eta pertsonen azala kaltetzen duten beste konposatu batzuen artean.
KOTOI ORGANIKOAREN ONURAK.
Kotoi organikoak, ordea, tokiko baliabide naturalak modu ezin hobe eta jasangarrian erabiltzen ditu. Ez du ongarri kimikorik, herbizidarik eta pestizida sintetikorik behar, horien ordez labore-txandaketa eta animalien ongarriak erabiltzen ditu eta. Eta eskuz biltzen da. Kotoi % 100 organikoa kotoi arrunta baino askoz leunagoa da eta azalari aireztabide eta arnasbide hobeak eskaintzen dizkio. Onuragarria da ekoizleentzat ere, toxikoa ez delako. Eta ona da ingurumenarentzat ere, pestizidarik erabiltzen ez delako eta baliabide naturalak eta ekosistema errespetatzen direlako.