Hiru geruzako babesa, oso teknikoa, Shelltec Active Flex gure teknologiarekin egina; iragazgaitza, transpiragarria eta oso sendoa da, beraz. Molde aurrez eratuari eta bi ehun elastikoei esker (horietako bat ripstop da), mugimendu-askatasun handia eta erosotasuna izango dituzu. Gainera, babes-maila handia izango duzu mendiko jarduera ugaritarako.
Jaka hau zirkularra izateko ekodiseinatu da, material bakarreko bi ehun birziklatuz eginda baitago. Balio-bizitza amaitzean birzikla daiteke. Jostura termozigilatuak eta ura ondo jasaten duten kremailerak ditu. 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna. 3D erako txanoa egokitu daiteke eta patrika handi kremaileradunak ditu bularraldean.
Eskuetarako patrika handiak ditu, bai eta kremailera bikoitzarekin egokitu daitezkeen aireztabideak ere besapeetan. Gainera, kremailera bikoitza du aurrealdean, eta, horri esker, errazagoa da arnesarekin batera erabiltzea. Horrez gain, kremaileradun barne-patrika itsatsia du mugikorrerako, barrena itxigailu bikoitzarekin egokitzen da eta eskumuturrak belkro bidez egokitzen dira. Kokots-babesgarri bat du, kremailerak ez urratzeko, bai eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua ere. Ehuna (OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu) kontsumitu ostean birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrez eginda dago (145 g/m²).
https://www.ternua.com/es/eu/klimmer-jkt-w-jaka-1644260-1292.html87180KLIMMER JKT W JAKAHiru geruzako babesa, oso teknikoa, Shelltec Active Flex gure teknologiarekin egina; iragazgaitza, transpiragarria eta oso sendoa da, beraz. Molde aurrez eratuari eta bi ehun elastikoei esker (horietako bat ripstop da), mugimendu-askatasun handia eta erosotasuna izango dituzu. Gainera, babes-maila handia izango duzu mendiko jarduera ugaritarako.
Jaka hau zirkularra izateko ekodiseinatu da, material bakarreko bi ehun birziklatuz eginda baitago. Balio-bizitza amaitzean birzikla daiteke. Jostura termozigilatuak eta ura ondo jasaten duten kremailerak ditu. 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna. 3D erako txanoa egokitu daiteke eta patrika handi kremaileradunak ditu bularraldean.
Eskuetarako patrika handiak ditu, bai eta kremailera bikoitzarekin egokitu daitezkeen aireztabideak ere besapeetan. Gainera, kremailera bikoitza du aurrealdean, eta, horri esker, errazagoa da arnesarekin batera erabiltzea. Horrez gain, kremaileradun barne-patrika itsatsia du mugikorrerako, barrena itxigailu bikoitzarekin egokitzen da eta eskumuturrak belkro bidez egokitzen dira. Kokots-babesgarri bat du, kremailerak ez urratzeko, bai eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua ere. Ehuna (OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu) kontsumitu ostean birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrez eginda dago (145 g/m²).https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1644260-1292-81-CHAQUETA-KLIMMER-JKT-W.jpg249.95instock0206.57024693388000https://static.ternua.com/media/catalog/product/1/6/1644260-1292-81-CHAQUETA-KLIMMER-JKT-W.jpg2025-03-10T14:40:08+0000MujerTrekking Serieschaqueta
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.
BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab.+ info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea.+ info
MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info
Mikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.