KIMOA LITE JKT W JAKA
Babes zaitez Ternua etxearen emakumeentzako Kimo Lite jaka jasangarriarekin. Arropa berritzailea da, prestazio handikoa eta egun hotz eta haizetsuetarako bikaina, bere hiru ehun konbinatuei esker. Balioaniztuna, epela eta oso arina da, eta ehun birziklatuekin egina dago (BLUESIGN). Kanpoaldean erabilitako bi MICROSHELL ehunei esker (soila eta ripstop erakoa), haizetik babesten du, uraren kontrakoa da (PFCrik gabeko DWR tratamendua) eta urraduraren kontrako erresistentzia ematen du bularraldean eta sorbaldaldeetan. Barruko forruak, aldiz, WARMSHELL BREATHE ehunarekin egina dagoenez, beroa isolatu, eta hezetasuna kontrolatzen du. Bikaina da kanpoko geruza gisa erabiltzeko, edo bigarren geruza bero gisa, gainean babes-geruza bat jantzita; gainera, trinkogarria da, erraz eramateko. Jantzi honen diseinu ergonomikoak eta kanpoko ehun bielastikoak edozein jardueratarako aparteko erosotasuna eta mugimendu-askatasuna ematen dute. Kanpoaldeak nylona du (20D eta 39 g/m2), erabili aurretik birziklatutakoa. Barnealdeak, aldiz, erabili ondoren birziklatutako poliesterra du, eta isolatzailea da.
Jarduerak