Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

JASANGARRITASUNA
UDAZKEN-NEGUKO BILDUMA 2017/2018

sostenibilidad
WE PROTECT THE PLANET
WE PROTECT THE PEOPLE
JASANGARRITASUNA:
PLANETA HOBE BATERAKO BIDEA

Konpromiso leiala dugu hartzen ditugun erabakiekiko, gure lana egiteko eta ulertzeko dugun moduarekiko. Horren ondorioz, 2017ko udazken eta neguko bilduma honetako jantzien %92(e)k gure “COMMITMENT” etiketa daramate. Etiketa horrek jakitera ematen du jantzia material birziklatuekin, material biodegradagarri naturalekin, kotoi organikoarekin edo Bluesign® ziurtagiria duten ehunekin egin dela. Zigilu horrek ziurtatu egiten du gure jantziek kalitate- eta funtzionaltasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituztela, ingurumena errespetatzen dutela eta etorkizuneko belaunaldiak aintzat hartzen dituztela.

Resultado Resultado

Jasangarritasuna ardatz duen filosofia dugu oinarri; ingurumena eta pertsonak kontuan izanik, garapenaren alde lan egitera eramaten gaitu horrek, modu harmoniko eta etikoan, printzipio horiek ageriko konpromiso egiazko bihurtzen dituzten proiektu jasangarriekin.

Horren erakusle da mundu osoan aitzindariak izana birziklatutako lumak erabiltzen, hau da, erabat biodegradagarria den material naturala, jada bizi-zikloa amaitua duten jantzi eta produktuetatik lortua. Gero, uraren aurkako tratamendu bat aplikatu genion, Nikwax® etxeak garatutako fluorokarbonorik gabeko teknologia bat baliatuta; hala, lumak hidrofugo bihurtu genituen, eta euriaren kontrako eraginkortasuna nabarmen areagotu zen.

Gaur egun, besteak beste, plastikozko botila, kafe-hondar, trenetako jarleku, alfonbra eta arrantzako sareetatik lortutako ehun birziklatuekin lan egiten dugu. Horiek guztiak gure planetarentzat hondakinak izango ziren erabili ezean.

Kotoiaren kasuan, GOTS kotoi organiko egiaztatua bakarrik erabiltzen dugu, lurraren zikloak errespetatzen dituzten lur emankorretan landatua, pestizida, herbizida eta ongarri kimiko sintetikorik erabili gabe. Horrez gain, produktu kimiko toxikorik gabe iruten eta ekoizten da.

Resultado R

Izateko eta egiteko modu horrek, ezinbestean, EOCA (European Outdoor Conservation Association) eta halako elkarteetako kide izatera eramaten gaitu, eta, orain dela hogei urte baino gehiagotik, zetazeoen kontserbazioaren aldeko erakunde aktiboenetako batekin elkarlanean aritzera: WDC (Whale and Dolphin Conservation). Horrenbestez, balea eta izurdeen babes eta iraupena bultzatzen dugu, baita espezieon gaineko sentsibilizazioa ere. Hala erakutsi dugu sortu ginenetik, lau balearen babesa gure gain hartuta, zeinak gure markaren bereizgarri bihurtu diren: Bat, Half Moon, Navaho eta Buckshot. Badakigu lau baleak 2015ean Mexikoko golkoan zirela.

Resultado Resultado

Lau balea horiek babesteko laguntzarekin eta gure markaren ikur den balea-buztanarekin babes hori irudikatzen dugu, gure izatearen parte den pertsonen eta planetaren arteko errespetuzko harreman hori. Azken finean, horixe baita gure benetako izatea.

Innovación
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.