Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

JANZKIAK ZAINTZEKO ARGIBIDEAK

Irakurri osaketa etiketan dauden janzki bakoitzaren garbitzeko argibideak.

GARBITZEKO ARGIBIDEAK

Garbiketa

  • Gehienezko tenperatura 30°C
  • Gehienezko tenperatura 30°C - zentrifugazio laburra
  • Bakarrik eskuz garbitu - gehienezko tenperatura30°C
  • Ez garbitu eskuz

Lixiba

  • Lixiba erabili daiteke
  • Ez erabili lixibarik

Lisaketa

  • Lisatzean gehienezko tenperatura 200°C
  • Lisatzean gehienezko tenperatura 150°C
  • Lisatzean gehienezko tenperatura 110°C
  • Ez lisatu ezta bapore-tratamendurik erabili ere.

Lehorrean garbitu

  • Lehorrean garbitu lehorrean garbitzeko erabiltzen diren ohiko produktuekin
  • Ez garbitu lehorrean

Lehorketa

  • Lehorgailuan lehortu daiteke
  • Lehorgailuan lehortu daiteke garbiketa ziklo normalean
  • Lehorgailuan lehortu daiteke tenperatura baxuan
  • Ezin da lehorgailurik erabili
  • Lehortu zintzilikatuz
  • Lehortu posizio horizontalean
  • Eskegi eta tantaka erortzen utzi Ez bihurritu

BESTE ZAINTZAK

LUMA BETEGARRIAK DITUZTEN JANZKIAK

30 gradutan garbitu gehienez eta zentrifugatzailea erabiltzea saihestu. Lehortzen utzi aire-laster handia dagoen lekuetan luma guztiz lehortu arte. Lumaz egindako betegarria eskuz berriro ondo jarri bere ohiko egoerara itzul dadin.

  • Garbitzailea erabiltzea saihestu: Hobe da eskumuturrak, lepokoa eta zikinkeria handiagoa jasaten duten zatiak zapi heze batekin bakoitza bere aldetik garbitzea. Usainak kentzearren aire zabalean eta itzalpean aireztatu ezazu.
  • Planifikazioa:janzkia denboraldi bakoitzean behin edo bitan garbitu erabileraren arabera. Ez erabili detergente likidorik. Birritan urberritu.
  • Lehortzen bada: lehorgailuan gutxieneko programa (tenperatura baxua) erabili eta, batez ere, kontuz ibili gehiago ez lehortu edo berotzea saihesteko. Sartu eskuoihal bat makinaren lehortzeko atalean zehar jakaren bolumena mantentzeko.
  • Ez zentrifugatu: ez garbitu lehorrean (No Dry Clean) eta ez lisatu.

HAIZE-BABESGARRI DIREN JANZKIAK

Haize-babesgarri diren janzkiak lehortzen denbora gehiago ematen dute haize-babesgarriak direlako. Lehortzeko modurik onena aire-laster handia dagoen lekuetan kokatzea da.

EHUN POLARRA

Ehun polarra duten janzkiei buelta eman garbitu aurretik, bere itxura ona mantentzen laguntzeko.

KREMAILERAK ETA BOTOIAK ITXI

Kremailera eta botoiak lotu harrapatuta geratu ez daitezen.

JANZKIAK BANANDU

Garbiketa bakoitzaren aurretik koloreen arabera banandu janzkiak. Ez nahastu janzki zuriak koloredun janzkiekin.

ARTILEA

Ur hotzarekin garbitu eta eskuoihal baten gainean lehortzen utzi hezetasun guztia xurgatzeko. Ez ezazu bertikalki zintzilikatu.

LEUNGARRIEN ERABILERA

Bere osagaien agresibitate maila altua dela eta, leungarriaren gehiegizko erabilerak ehunen zahartze prozesua bizkortzen du, baita beroaren bitartez ipinitako logotipo eta ezkutuena ere.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.