Jarri arreta kirol-jardueran Ternua etxearen Hingar kamisetarekin! Gizonentzako jantzia, mahuka-motza eta «seersucker» efektuarekin. Alkandora arina da, eta berehala lehortzen da. Gainera, bakterioen aurkako tratamenduari esker, usain txarrak prebenitzen ditu. Patrika kremaileraduna dauka bularraldean.
Teknologiaren ikuspuntutik, Dryshell ehun teknikoa mikrozuntzak erabiliz garatu da izerdia kanpora ateratzeko eta berehalako lehortzea lortzeko. Transpiragarritasun apartaz gain, kirolariari erosotasun handiena eskaintzen dio, bere errendimendua optimizatu eta hobetuz.
Polygienek® usaina sortzen duten bakteri eta onddoen ugaritzea ekiditzen du errotik eta betiko. Horretarako, zilar gatzaren kontzentrazio txikiak erabiltzen ditu (zilar kloruroa), uran eta zoruan naturalki dagoena eta mikrobio-kontrako ezaugarriak dituena, onddo eta bakterien hazkuntza ekiditzeko ziurtasunez. Tratamendu iraunkorra ehun-prozesuaren eta laboratoriaren saioen bukaerako aldietan eransten da. Erabiltzean, usaina kontrolatzeko gaitasuna janzkiaren balio-bizitza baino luzeagoa dela frogatu du. Teknologia iraunkorki finkatua eta integratua dago ehunean eta garbitzean ez da desagertzen.