Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

HALF MOON PARKA 3L W JAKA

Whales Spirit
1643504-9937
HALF MOON PARKAk diseinu konplexua eta minimalista dauka, aldi berean, eta bere materialekin (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak) erabat islatzen du WHALES SPIRIT kontzeptua. Hiru geruzako Shelltech ehun konplexua poliester birziklatuz egina dago, bai kanpoaldean bai barrualdean, eta AIRMEM™ mintza, ordea, kontsumitutako kafe-aleetatik ateratakoa da. Errendimendu handiko teknologia jasangarria, hirugarren geruza batean. Oso egokia babes-geruza gisa erabiltzeko egun euritsu edo haizetsuetan, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin. - Jostura termozigilatuak. - Ur-zutabea: 10.000 mm/24h. - Transpiragarritasuna: 10.000 g/m2/24h. - 3D erako txanoa, COHAESIVE™ teknologiaren bidez egokitu daitekeena. - Uraren kontrako kremailerak (YYK VT9). - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate. - Ehunak erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin eginak daude. - Ehuneko handi batean kontsumitutako kafe-aleetatik ateratako mintza, petroliotik eratorritako materialak ordezteko.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    HALF MOON PARKA 3L W JAKA

    Emakumeentzako HALF MOON parkak diseinu konplexua eta minimalista dauka, aldi berean, eta dituen materialekin (apartekoak, birziklatuak eta errendimendu handikoak) erabat islatzen du WHALES SPIRIT kontzeptua. SHELLTEC ehun konplexua (3 geruzakoa) poliester birziklatuarekin eginda dago (erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa), bai kanpotik bai barrutik; AIRMEM™ mintza, berriz, ehuneko handi batean kontsumitutako kafe-aleen biomasatik dator, petroliotik eratorritako materialak ordezteko. Berrikuntza presente dago parkan, errendimendu handiko teknologia erabiltzen duelako, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua daukalako (DWR) eta ehunek BLUESIGN® ziurtagiria dutelako. Hirugarren geruza bat da, oso egokia egun euritsu edo haizetsuetan babes-geruza gisa erabiltzeko, edota hotzetik isolatzen duten bigarren geruzekin. Txanoa COHAESIVE™ teknologiaren bidez egokitu daiteke. T

    Jarduerak

    LEISURE

    5/5

    URBAN

    5/5

    HIKING

    2/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    655 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 80%Poliesterra 12%Poliuretanoa 8%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    shelltecShelltec Active ehunak iragazgaiztasun eta transpiragarritasun handiak eskaintzen ditu, haizearen aurka babesten duen geruzaz gain (20000mm-ko ur-geruza eta 20000g x m2 x 24h-ko lurrunarekiko iragazgaiztasuna). Kanpoaldeko geruza izateko diseinatua, Shelltec Active ehuna uraren eta haizearen aurrean gertatzen den bero-galera murrizteko garatu da. Ehun hau ezin hobea da aire zabalean ariketa aerobiko bortitzak burutzeko eguraldi txarrak kanpoaldeko babes ona eskatzen duenean.
    scafeInork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.