ELKARREKIN, GEHIAGO BABESTEN DUGU.
EOCA
Gure izateko eta egiteko eraren ondorioz, saihestu ezinekoa zen EOCA (European Outdoor Conservation Association) elkarteko kide bihurtzea. Ezinbesteko erakundea da ingurune naturalak babesteko. Balio ugari ditugu komunean, bai eta ingurumenari ematen dizkigun opari zenbatezinen zati bat itzultzeko konpromisoa ere. EOCAk munduaren luze-zabaleko kontserbazio-proiektuentzako dirulaguntzak ematen ditu urtero: kostaldeak garbitzea, ibilbide naturalak berreskuratzea, mehatxatutako animaliak babestea edo basoa birlandatzea, beste askoren artean. Proiektu horietako zenbaiten liderra izan da Ternua.
ZER DA EOCA?
EOCA (European Outdoor Conservation Association) Europako erakunde bat da, eta haren xedea da ingurune basatiak eta ekosistemak etorkizuneko belaunaldientzat kontserbatzea. EOCAk munduaren luze-zabaleko kontserbazio-proiektuentzako dirulaguntzak ematen ditu urtero: kostaldeak garbitzea, ibilbide naturalak berreskuratzea, mehatxatutako animaliak babestea edo basoa birlandatzea, beste askoren artean.
ZERGATIK GAUDE EOCA-N?
Gure ingurumenaren aldeko jarrerak ezinbestean garamatza hura babesten lan egiten dutenekin elkarlanean aritzera. EOCArekin balio ugari partekatzen ditugu, bai eta naturari ematen dizkigun opari ugarietatik zertxobait itzultzeko konpromisoa ere. Izatez, Ternua izan da EOCAren proiektu garrantzitsuenetako batzuetako protagonista.
«PLASTIFISHAREN KOSTERA»: OZEANOKO MIKROPLASTIKOAK GARBITZEKO PROIEKTU BAT
Ozeanoak itsas zaborretan itotzen ari dira eta Kantauri itsasoa ez da salbuespen bat. «Plastifisharen kostera» proiektuaren bidez Ternuak eta irabazi-asmorik gabeko ITSAS GELA elkarteak, MATER EkoActivo itsasontzia erabilita, Jaizkibel eta Ulia aldeko kostaldeko mikroplastikoak garbitu dituzte