COMIC IÑURRATEGIS EUSKERA
COMIC IÑURRATEGIS EUSKERA
Accesorios
5981468-9000
17,95 €
Euskal mendizaletasunaren historian aparteko sokada izan da Felix eta Alberto Iñurrategik osatutakoa: soka sendo bat, egiteko modu bat, sokalagunekiko nahiz babesleekiko leialtasun bat, mendia bere hedadura osoan aintzat hartzen jakin duen begirada bat. Mendia ez baita gailurra soilik, mendia batez ere bidea da, eta mendirako bidean dauden herriak, eta herri horietan bizi den jendea... Gasherbrum II, hamabigarren zortzimilakoa elkarrekin igo eta gero, beherakoan istripua izan eta hil egin zen Felix. “Bihar ere argituko du egunak”, esan ohi zuen Felixek sarri, adore premian zenari bihotz emateko, eta ausaz mendiari ez ezik bizitzari aurre egiteko modu horrek biziarazi zuen berriro pultsua. Mendiari bihotz emanak bizi izan ziren, bizi da oraindik ere Alberto, mendiak ematen zielako bihotz. Gerozko urteotan, Felix hil ondoren sortutako Baltistan Fundazioaren eskutik, altuera xumeagoan gailur zailagoak ere bilatu dituzte, Hushe ibarreko baltiarren bizimodua zertxobait duintzea, besteak beste.
Iñurrategietaz hitz egiteak Ternua marka aipatzea dakar, leialtasuna nagusi duen beste kordada solido bat.
Felixek, Albertok eta Ternuaren sortzaileek txikitatik aritu dira elkarlanean, eta elkarrenganako konfiantza horrek erronka ezberdinak gainditzea ekarri dizkie: Felixek eta Albertok, beren igoerekin, eta Ternuak, outdoor arropak egiten.
Sua Edizioak komikiaren edizio berezia da liburu hau, eta Iñurrategi anaien eta Ternua arteko harreman berezi honen historia jasotzen du azken eranskin batean.
#TERNUA
Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.