Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

LITHIUM PT W PRAKA

Adrenalite Series
1274232-1312
129,95 €
Galtza tekniko oso arinak eta aireztatuak, Shellstretch bielastikoz eginak; halaber, gerrialde zabala dute, erosoak dira eta gauza asko gordetzeko balio dute. Aurrealdeko kanpo-ehuna (goialdekoa) zulatuta dago, airea errazago sar dadin, eta zangoetakoa eta atzealdekoa, berriz, leuna eta laua da, basoko landareek ez dezaten urratu eta ez dadin horiekin katigatu. Diseinuari, doitzeari eta osaerari esker, bai eta ehunen ezaugarriei esker ere, jantzi bikaina da aire zabaleko jarduera eta diziplina ugaritarako. Adibidez, pasieran ibiltzeko lasai-lasai eta mendian korrika egiteko. Izan ere, oso gutxi pisatzen dute. Zirkularra izateko ekodiseinatu da, ehun birziklatuz eginda dago, material bakar batez (balio-bizitza amaitzean birzikla daiteke). Ehun guztiak bielastikoak direnez, mugimendu-askatasun handia ematen du jantziak. Galtzek eskuetarako bi patrika kremaileradun dituzte, eta patrikak dituzte ere gerrialdean, power mesh ehunarekin eginak. Bikainak dira tamaina oneko gailuak edo elikagaiak eramateko. Patrika kremaileradun bat du atzealdean, halaber. Barrena gomaz eta kremaileraz egokitzen da; beraz, galtzak aise jantzi ahal izango dituzu, baita oinetakoak jarrita badituzu ere. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR) kanpo ehunean. Ehunak OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu. Kontsumitu ostean birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin eginda daude.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    LITHIUM PT W PRAKA

    Ingurumenarekiko konpromisoa eta errendimendu handia jantzi bakar batean.

    Jarduerak

    Trail running

    5/5

    Fast Hiking

    5/5

    Trekking

    4/5

    Erabilerak

    Quick dry

    5/5

    Mugimendu-askatasuna

    4/5

    Transpiragarritasuna

    4/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    monomaterial
    MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
    circular
    CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    200 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    Patron
    Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

    Ehun teknikoak

    ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.