Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

INGURUMENA ERRESPETATZEN DUEN EKOIZPENA

BLUESIGN

Bluesign ekimen indibidualeko mundu mailako sistema independente bat da. Haren xedea da ehungintzaren industriaren ekoizpena hobetzea, ingurumen-irizpide zorrotzagoetan oinarrituta. Bost printzipioren inguruan dago egituratuta: kontsumitzailearen segurtasuna, atmosferako isurketak, uretako isurketak, laneko osasuna eta segurtasuna eta baliabideen produktibitatea. Horrela, Bluesign zigiluaren bidez, ziurtatu egiten dugu Ternuak ekoitzitako jantziek estandar altuenak betetzen dituztela funtzionaltasunari, ingurumena errespetatzeari eta etorkizuneko belaunaldiekiko, osasunarekiko eta segurtasunarekiko konpromisoari dagokienez.

ZER DA BLUESIGN?

BLUESIGN sistema holistiko bat da. Horren bidez, prozesuetako konponbide eta ekoizpen jasangarriak jartzen dira industrien eta marken eskura. Suitzan sortu zen 2000. urtean, eta sektoreko araurik zorrotzena da gai kimiko kaltegarriei buruzko araudiari dagokionez, hornidura-katearen hasieratik produktua amaitu arteko prozesu guztia barne hartzen baitu. Bluesign® sistemak teknologia aurreratuenak aplikatzera animatzen ditu ekoizleak, hondakinuretan eta airean gai kimikoak dauden hautemateko.

ZER ZIURTATZEN DU BLUESIGN-EK?

Bost printzipioren inguruan dago egituratuta: kontsumitzailearen segurtasuna, atmosferako isurketak, uretako isurketak, laneko osasuna eta segurtasuna eta baliabideen produktibitatea. Horrela, Bluesign zigiluaren bidez, ziurtatu egiten dugu Ternuak ekoitzitako jantziek estandar altuenak betetzen dituztela funtzionaltasunari, ingurumena errespetatzeari eta etorkizuneko belaunaldiekiko, osasunarekiko eta segurtasunarekiko konpromisoari dagokienez.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.