Berrikuntza
Gorbeia suizen dulau jaka
Gorbeia Suzien proiektuak erronka berri eta zirraragarria eskeintzen digu: probaren antolamendu-taldearekin bat 2019ko udaberri-uda bilduma berriaren parte den janzki berri bat garatzea. Erabilera anitzeko jaka bat sortu nahi izan dugu, mendiko jarduera orotan dinamikoki erabiltzeko. Oso kontuan izan dugu mendian funtsezkoak direla arintasuna, trinkotasuna eta transpiragarritasuna. Era berean, Ternuaren Dulau jaka ezin hobea da urteko edozein sasoitan erabiltzeko. Jaka errendimendurik onena lortzeko diseinatuta dago. Gorputzera egokitzen denez eta malgua denez, erabateko mugimendu-askatasuna izango dugu jarduera fisiko betean gaudenean.
Erabilera anitzeko jaka teknikoa, gorputzera ezin hobeto egokitzen da, eta material birziklatuarekin soilik egina. Warmshell Eco ehunarekin eginda dago. Birziklatutako ehun elastikoa da, transpiragarritasuna errazten duena, eta, hala, erosotasun termikoa sentiarazten duena. Horrez gain, bakterioen aurkako S-café tratamendu naturala du; horrek, usain txarra eragozteaz gain, UV izpietatik babesten gaitu eta ehuna oso azkar lehortzea ahalbidetzen du. Jakaren kremailera guztiak birziklatuak eta injektatuak dira: W&T erdiko kremailera bat (5 zenbakia), bularraldeko bi poltsikoen W&T kremailerak (5 zenbakia) eta poltsiko itsatsiaren W&T Coil kremailera (3 zenbakia). Txanoa eta barrena ertz bizi elastikoarekin azpilduta daude, baita eskumuturrak ere. Gainera, eskumuturrek hatz lodiarentzako zulo bat dute, eta, hala, mahuka bere lekuan mantentzen da. Kokots-babeslea eta jostura lauak ditu.
Ternuarentzat garrantzitsuena den publikoa batzen saiatzean datza: erabiltzaileak, beraiekin eta beraiek abiapuntu hartuta hobetuko bait ditugu gure produktuak. Horrela, proiektuaren partaide guztiei, jaka berriaren prototipoa zuen lasterketaren ongietorri packa emateaz gain, lasterketaren ostean borondatezko inkesta egin zitzaien, produktuaren ze alderdi gustatzen zitzaien eta ze alderdi hobe zitezkeen jakiteko. Bakarrik ibiliz arinago helduko garen arren, batera ibiliz urrunago helduko garelako.