GURE
BALIOAK
Gure balioek adierazten dute gure bidea. Beraiekiko dugun konpromisoa eta beraien bilakaera posible egin zituen gainditze izaerari leial jarraitzeko dugun grina antzeman daiteke ematen dugun pauso bakoitzean.
OUTDOOR ESPIRITUA
Naturarekin bat egin: hori da gure berezko espiritu naturala eta gure funtsa. Aire zabalean bizi eta esperientzia ezberdinak bilatu guztia alde batera utzi ahal izateko eta, horrela, naturaren benetako funtsa sentitu.
BERRIKUNTZA
Iraunkorrak eta balio anitzekoak diren ezaugarri tekniko handiak duten janzkiak egiteak prozesu eta produktuak egunero berritzera behartzen gaitu, begirada etorkizunean izanik eta egunero lan eginez (What's next).
DISEINUA
Balio anitzeko kalitate handiko janzki erabilgarriak diseinatzen ditugu. Koloredun diseinu paregabeari esker, edozein jarduera egin daiteke eroso eta seguru.
IRAUNKORTASUNA
Espiritu horrek gure pauso guztietan du eragina. Hori aintzat hartuta diseinatzen eta fabrikatzen ditugu gure jantzi eta osagarriak, planetarekiko eta pertsonekiko konpromisoa alde batera utzi gabe.
FABRIKATZAILEAK GARA
Gure jantziek gure eskakizunak eta gure erabiltzaileenak betetzen dituztela bermatzen dugu fabrikazio prozesuan parte hartuz, bai gure fabrikan bai markaren lagun direnek produktua aztertuz.