Mendian korrika… erotu gabe!
Martxoaren 14an koronabirusak erasan ginduenetik, mendi korrikalari asko eta asko izan dira ezinbestean gelditzera behartu direnak. Denboraldiaren hasiera behar zuenak, lasterketa asko bertan behera uztera derrigortuta izan dira. Ia hiru hilabete beranduago, argia ikusten ari garen honetan, mendira irteteko aukera ere izan dugu. Asko izan dira itsu-itsuan mendira korrika atera direnak. Baina ezin dugu erotu ! Horretarako, aholku xume batzuk eskeini nahi dizkizuegu EMFaren aldetik:
1. Lehenik, ezinbestekoa da jakitea oraindik ere COVID-19 ez dela erabat desagertu. Ikusi besterik ez dago, azken ordutan atera diren kasu berriak. Beraz, kontuz oraindik ere ! Kirolariok ere, nahiz eta osasunez asko baino zainduago egon, oraindik ere arriskutan gaude. Etxetik ateratzerako, eskuak garbitzea ahpolkatzen da. Ondoren, eta behin mendian barrena murgildu garenean, segurtasun distantzia mantentzea gomendatzen da. Etxera itzultzean, berriro ere eskuak garbitzea eta arropa garbitzea derrigorrezkoa behar luke bakoitzaren osasunerako.
2. Mendira irtetean, bakoitzak gainean eramango dituen janaria eta edaria ez elkarbanatzea ere oso garrantzitsua izango. Bakoitzak berea erabiltzea gomendatzen da.
3. Bi hilabete geldirik ia geldirik egon ondoren, lasaitasunez hastea komeni da. Entrenamenduak, ordubete ingurukoak izatea gomendatzen da. Mendian korri egiteak, bere zailtasunak izateaz gain, giharren gainkargak ekartzen ditu berehala. Hainbeste denboran lanik egin ez duten giharrek, gutxinaka indartzen joango dira, baina horretarako, lan kargak ezingo dira lehen egunetan oso handiak izan. Kilometroak, desnibelak, eta intentsitatea, gutxinaka igotzen joango gara, egunak aurrera joan ahala. Bi edo hiru egunetik behin, atsedena hartzea gomendatzen da.
4. Mendiak korrika ibiltzeko sasoia lortzeko, beste kirolen bat egitea ere aholkatzen da. Lurrarekin inpakturik izango ez duen kirola oso gomendagarria izango da gorputzak beste gihar batzuk landu ditzan. Txirrindan ibiltzea izan daiteke aukeretako bat.
5. Uda ere gainean dugun honetan, mendira irtetean ura eta jana ematea ere eramatea komeni da. Tenperaturak igotzen joango dira, eta ondo hidratatuak egotea ezinbestekoa da, lesioak eta zaintiratuak sahiesteko.
6. Abuztura arte edo irailera arte, ez lehiatzea komeni da. Denboraldi-aurre bat egin beharra tokatzen zaigu hurrengo hilabeteetan. Ondoren izango da lehiarako denbora. Goza dezagun naturaz !