"Jaizkibel-Uliako Plastifish arrantzaldia": ozeanoa garbitzeko proiektua
Itsasoko hondakinetan itotzen dira ozeanoak, eta Kantauri itsasoa ez da salbuespena. Irabazi asmorik gaberko Itsas Gela elkarteak, bere MATER ontzi EkoAktiboarekin, eta Ternuak Jaizkibel eta Uliako kostalde osoan itsasoko hondakinak eta mikroplastikoak garbitzearen aldeko apustua egiten dute "Plastifish-en Kostera" proiektuarekin. Itsas Gela elkarteak gure kostaldean urteak eman ondoren iristen den proiektu bat. Jarraian, bere jatorria eta itsas ingurunea zaintzen urteetan zehar bere lana azalduko dizkizuegu.
Irabazi asmorik gabeko ITSAS GELA elkartea Pasaian sortzen da 2001.ean itsasoarekiko harreman estua zuen lagun-koadrila baten eskutik. Itsasoko ingurunea eta bere izaki bizidunen errespetua eta kontserbazioaren ikuspuntutik, itsas kulturak eskaintzen duen aukera zabala erakustea du xedea.
Bazkide fundatzaileek beren jaioterrian birsortzeko premia ikusten dute bere nortasuneko elementurik handiena erabiliz: itsasoarekin duen harremana. Beraz, komunitatearen komunitatetik sortzen den ekimena da.
Arrantzontzi bat gure ozeanoak kontserbatzeko
Era honetan, ezarritako helburuak garatzeko eta herritarrei itsasoko gaien topagune gisa balioko lukeen agertoki bakarra aurkitzeko ideia sortzen hasi zen. Itsas ingurumena errespetatzeko balioko lukeen eszenatoki bat, transmititu nahi zuten kultur, gizarte eta ingurumen alderdian, eta baita itsas kulturaren ispilua zena. Euskal arrantzontzi bat itsas ondare hau hurbildu, kontserbatu eta gozatzeko tresna gixa erabiltzea izan zen aurkitu zuten konponbidea.
2003.ean ITSAS GELA elkarteak MATER euskal atun-ontzi tradizionala hartu zuen, 13 urte laburrez arrantzan ibili ondoren deusegitera zioan 33 metro luze eta getariar portua izan zuen Kantauriko ontzi klasikoa zen.
Eraldatze aldiaren ondoren, 2005.ean MATER benetako itsas ondare bizia bihurtu zen. Bi helburu nagusiko museo berezia: euskal artisau arrantza teknika jasangarriak ezagutaraztea, eta itsas ingurunearen zaintzari buruz sentsibilizatzea.
Helburua: Jaizkibel eta Ulia kostalde
Hemendik sustatzen diren jarduerak gehien bat Pasaiako badian garatzen dira; Jaizkibel eta Ulia kostaldeko mendien artean kokatutako portu natural ikusgarria. Kostalde hau bere geomorfologia, fauna eta florarengatik ingurune paregabea da eta, gainera, kontserbazioa aldetik, Euskadiko itsas ekosistema onenetariko bat da. Lurreko eremua Natura 2000 Sarearen Kontserbazio Espazio Berezia izendatu dute eta balio ekologiko handia hau dela, gure elkarteak 15 urte baino gehiago daramatza lanean itsas kultura eta natura ingurumena ezagutu, maiatzeko eta zaintzeko ekimenekin.
Gaur egun, MATER profesional talde batek gidatzen du misio zehatz batekin: itsas kultura eta ingurunearekiko grina zabaltzea, bere kontserbazioan laguntzeko. Horretarako, MATER ontzi EkoAktiboan bihurtu da bi lan ildo ezberdinekin: MATER Museoa eta MATER EkoAktiboa
Sentsibilizazioa eta itsas ingurumen hezkuntza
MATER Museoak Pasaian eta bere inguruetan jarduera ugari eskaintzen ditu urtero 10.000 bisita baino gehiago izanik: itsasontziaren bisitak, interpretazioko irteerak itsasora, oinezko ibilbide gidatuak, tailer didaktikoak eta herritar zientzia eta sentsibilizazio arloko ekoaktibitateak.
MATER EkoAktiboak bost gairen inguruan sentsibilizazio proiektuak eta itsas ingurumen hezkuntza kanpainak eta proiektuak sustatzen ditu.
- Itsas hondakinak eta kutsadura
- Biodibertsitatea eta ingurumena
- Jasangarritasun ohiturak
- Arrantza eta itsas kultura
Proiektu horien adibide bat "Gazteak aldaketaren protagonistak" da, zeina itsas hondakinen arazoaren aurrean taldea hau konponbidean inplikatu nahi duen, beraiek bultzatutako eta hondakinen murrizketa eta kontzientziazioa dakarten tokiko ekimenen protagonistak bilatuz.
"Ekopatruilak", bestalde, komunitate iraunkorragoak sustatzen dituen herritar sare bat sortzea du helburu, gure ingurunearekiko errespetu handiagoa duten ohiturak aldatuz eta adinekoen jakinduria eta esperientzia aprobetxatuz.
Plastikorik gabeko kostaldea
Eta MATER EkoAktiboa ekintza-ildo honetan kokatzen da "Jaizkibel-Uliako Plastifish arrantzaldia" Ternuarekin lankidetzan, itsas hondakinen inguruko proiektu berritzailea. Bertan, jakinik itsas hondakinen % 80 ibaietatik datorrela, bai kostalde eta ibai arroetako komunitateekin ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio ekintza plana indartsua bat planteatzen da. Arazoa gizarteratuz eta denen artean konponbidearen parte bilakatu nahi duen lan metodologia berria asmatu nahi da beste tokietan errepikagarritasuna bilatzeko asmoz.
"Plastifish arrantzaldia" aurrera eramateko eta kostaldea mikroplastikoz garbitzeko, Ternuak eta Mater ontzi EkoAktiboak Europako EOCA diru-laguntza behar dugu, proiektu bozkatuena bakarrik jasoko duena. Laguntza horrekin, proiektua aktibatu, itsasoko itsas zabor tona bat jaso eta Oiartzun ibaia garbitu ahal izango dugu, urpekaritza klubak eta eskualdeko eskola guztietako 600 boluntario baino gehiago inplikatuz.
Boto gehien jasoko duen proiektua bakarrik egingo da.
Proiektu honen aldeko botoa eman dezakezu hemen. Ternua logoaren bilatu eta "vote now" aukeratuz.